Izaera: oso lotsatiak dira, uste baitute inori ez diela onik egiten, baina irekitzen direnean oso pertsona atseginak dira. Arreta handia behar den lanetarako oso egokiak dira.
Ateek deskonfiantza handia ematen die, hauek gauza berrien aldera pasarte bat adierazten dutelako.
Erlazio estableak gustatzen zaizkie. Asko kostatzen zaie beraien laranja erdia aurkitzea, baina lortzen dutenean ez dute inongo momentuan ahazten.
2023-ko aurreikuspena: oso urte ona izango da berarentzat. Oso erlazio gardenak edukitzea lortuko du, eta bere buruareki gero eta gusturako egongo da. Gainera bere laranja erdia ezagutuko du, baina urte bukaera alderarte ez du jakingo bera dela. Baina ez da dena atsegina izango, ateengan duen deskonfiantza areagotu egingo da, eta honek bere bizitza betirako markatuko du.