Izarea: oso harrosko jarduten du, nahiz eta berak badakien barruan ez dela horrelakoa. Bere lagun taldeari gehiago dela erakusten saiatzen da eta portaera honek bere bihotzean hutsune bat sortzen du.

Maitasun gabeko amodioetan dabil uneoro. Erlazio hauek gutxi irauten diote, baina hauetaz harro dagoela erakusten du. Nahiz eta barrutik naihago duen erlazio iraunkor bat edukitzea.

2023-ko aurreikuspena:  urte hau oso gogorra izango da berarentzat, gertaera gogor asko izango dituelako, baina gertaera hauek oso baliagarriak izango zaizkio. Bere benetako izaera erakustea lortuko du eta ingurukoek asko eskertuko diote bere jarrera berria. Beraz urte hau transizioko urte bat izango da, eta urrengoa inoizko onena izango da. Hala ere, berak ere esfortzu bat egin behar du izaera erakusten, bestela oso zaila izango baita.